miércoles, 23 de noviembre de 2016

GOOGLE-EN BILAKETAK EGITEKO ERRAMINTAK

Aukeratu dudan gaia Euskadiko kutxadura izan da.

Lehenengo ariketa Google bilatzailea erabiltzea izango da.
Googleko bilatzailean informazioa bilatzerakoan honelakoa jarri dut:
 Euskadiko kutsadura
49.400 emaitza atera dira.

  • + erabiltzen
Euskadiko +kutsadura jartzerakoan emaitz bakarra ateratzen da.
Hau egiterakoan, ondoriozta dezakegu emaitza askoz zehatzagoa dela + jartzean garrantzia eman nahi diogun hitzaren aurrean.

  • Qué es erabiltzen
 Nire bilaketaren aurrean qué es jartzean, hau da, qué es Euskadiko kutsadura, 157.000 emaitza ateratzen dira. Argi dago qué es jartzerakoan wikipediako lotura agertzen dela lehen emaitza. Kasu honetan, bilaketa euskaraz denez, lehenengo emaitza traduktorea izango litzateke.
Qué es ordezkatzen badugu zer da-gatik, orduan bai, euskarazko artikulo informatzailea agertuko da.

  • OR erabiltzen
Euskadiko kutsaduraz aparte, Iruñako kutsadurako informazioa interesatzen bazaigu, Euskadiko OR Iruñako kutsadura jarriko dugu. Hau eginda, 61.200 emaitza ateratzen dira,  Euskadiko kutsadura bilatzerakoan baino askoz gehiago, bien herriko informazioa agertuko zaigulako.


Orain, bilatzaile espezializatuetan egingo dut bilaketa bera.

  • YouTube
YouTuben, bideoak bilatzeko bilatzailean, Euskadiko kutsadura bilaketa egin dut eta 38 bideo atera dira ikusgai. Googlen gertatu zaidan bezala, qué es euskadiko kutsadura bilatzean, 165 emaitza atera dira, bideo informatzaile gehiago aterako baitira.

  • SlideShare
SlideSharen 391 emaitza agertzen dira Euskadiko kutsadura bilaketa egin ostean. Aplikazio honetan googlen erabili ditudan herramintak ez dute balio, hitzen informazio konkretua iblatuko baitu.

  • Google Académico
Google Académico bilatzen denari buruzko literatura zientifiko-akademikoa eskaintzen du. Bilatzaile honetan Euskadiko kutsadura jartzean,  82 emaitza ateratzen dira. Aldiz, Euskadiko +kutsadura bilatzean, 40 baino ez dira agertzen. Ondorioz, applikazio honek bai onartzen ditu lehen erabilitako erramintak eta informazioa modu batean edo bestean kudeatzen du.


Orain, sare sozialetan egongo dugu bilaketa bera.

  • Twitter
Twittereko sarean, Euskadiko kutsadura bilatzerakoan, ez dira emaitzik atera, inork ez baitu gai horri buruz ezer komentatu.

  • Instagram
Instagramen Euskadiko kutsadurari buruzko argazkirik ez daude, ez #Euskadikokutsadura hashtaga ez dute erabili.










miércoles, 9 de noviembre de 2016

VOKI

Hona hemen nire VOKI ko pertsonaia. Ikusteko klikatu hemen

IKT-en garrantzia Haur Hezkuntzan



Informazioa eta komunikazioaren teknologiak haur hezkuntzan erabiltzea berebiziko garrantzia du gaur egungo gizarte digital eta globalizatu honetan. Izan ere, gure herrialdeko etxe gehienetan informaturik gaude hainbat eta hainbat tresnak direla eta, hala nola, telebista, telefono mugikorrak, ordenagailuak, tabletak... Adineko jendearentzat berria bada ere, gure txikienek jada ezagutzen duten munduan teknologia guztiz finkatuta dago, eta jaio direnetik erabiltzen hasi dira inolako zailtasunik gabe eta gu baino azkarrago gainera.

Horregatik, irakasleen lana ere da umeen gaitasun digital hori bultzatu, sustatu eta indartu. Aldi berean, irakasteko modu tradizionala alda dezakegu, eta klasean eman behar diren edukiak beste era batera moldatu dezakegu teknologiei esker. Gainera, ikasleen parte- hartzea eta autonomia nahiz sormena bultzatzen dugu, betiko liburuekin ez bezala, modu dinamiko batean ikasle aktiboak eraiki dezakegu, ariketa guztiak haien adinera egokituz.

 Badago jendea pentsatzen duena ikt-ak eskolan sartzea oker bat dela, eta irakasleen lana ordezkatuzko dituztela ikt-ak. Nire uste apalean, ikt-ak onurak baino ez ditu, irakaslearen papera berdin berdina izaten jarraituko du, umeen instrukzioan eta ikaskuntza prozesuan laguntzaile izatea, baina, modu honetan, umeen gaitasunak aterako ditugu, haien autonomia bultzatu, gaitasun digitalen ikaskuntza areagotu eta eskola orduak interesgarri eta dinamikoagoak bihurtuz.




Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen