miércoles, 9 de noviembre de 2016

IKT-en garrantzia Haur Hezkuntzan



Informazioa eta komunikazioaren teknologiak haur hezkuntzan erabiltzea berebiziko garrantzia du gaur egungo gizarte digital eta globalizatu honetan. Izan ere, gure herrialdeko etxe gehienetan informaturik gaude hainbat eta hainbat tresnak direla eta, hala nola, telebista, telefono mugikorrak, ordenagailuak, tabletak... Adineko jendearentzat berria bada ere, gure txikienek jada ezagutzen duten munduan teknologia guztiz finkatuta dago, eta jaio direnetik erabiltzen hasi dira inolako zailtasunik gabe eta gu baino azkarrago gainera.

Horregatik, irakasleen lana ere da umeen gaitasun digital hori bultzatu, sustatu eta indartu. Aldi berean, irakasteko modu tradizionala alda dezakegu, eta klasean eman behar diren edukiak beste era batera moldatu dezakegu teknologiei esker. Gainera, ikasleen parte- hartzea eta autonomia nahiz sormena bultzatzen dugu, betiko liburuekin ez bezala, modu dinamiko batean ikasle aktiboak eraiki dezakegu, ariketa guztiak haien adinera egokituz.

 Badago jendea pentsatzen duena ikt-ak eskolan sartzea oker bat dela, eta irakasleen lana ordezkatuzko dituztela ikt-ak. Nire uste apalean, ikt-ak onurak baino ez ditu, irakaslearen papera berdin berdina izaten jarraituko du, umeen instrukzioan eta ikaskuntza prozesuan laguntzaile izatea, baina, modu honetan, umeen gaitasunak aterako ditugu, haien autonomia bultzatu, gaitasun digitalen ikaskuntza areagotu eta eskola orduak interesgarri eta dinamikoagoak bihurtuz.




Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario